93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I E R E G I

Hasierako onespena 2001eko aurrekontuari, hura betearazteko oinarriei eta aurrekontuko aldaketari

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2001eko maiatzaren 11n egindako bilkura arruntean, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hona laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

II. kapitulua: 1.000.000 pezeta.

III. kapitulua: 355.000 pezeta.

IV. kapitulua: 10.500 pezeta.

IX. kapitulua: 843.000 pezeta.

Guztira: 2.213.000 pezeta.

DIRUSARRERAK:

III. kapitulua: 260.000 pezeta.

IV. kapitulua: 1.920.000 pezeta.

V. kapitulua: 33.000 pezeta.

Guztira: 2.213.000 pezeta.

2. Betearazteko oinarriak, 2001. urterako, onestea.

3. Hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa, 2000ko diruzaintzako gerakinetik 5.882.000 pezeta erantsiz, ondoko kontusail hauek finantzatzeko:

Kreditu gehikuntza. 101191302 kontusaila. Kredituaren kantzelazioa (zeharbidea): 5.812.000 pezeta.

Kreditu gehikuntza. 101191300. Kantzelazioa (tenis.): 77.000 pezeta.

Espedientea jendaurrean paratuko da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsirik geratuko da.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Oieregin, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0105922