93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I M O T Z

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Imozko Udalak, 2001eko apirilaren 20an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez:

1.-Urritzan, katastroko 11. poligonoan dagoen 73. lurzatian Martín Teruel Mina jaunak sustatu duen xehetasun azterlana hasiera batean onestea, bai okupazioko azaleraren aldaketari, bai lurzati horretako eraikigarritasunaren banaketari dagokionez.

2.-Delako espedientea hamabost egun baliodunetan jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.-Interesatuari eta Urritzako Kontzejuari erabakia jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Imotzen, bi mila eta bateko apirilaren hogeian. Alkatea, María Antonia Iribarren.

Iragarkiaren kodea: A0105534