93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

414/2001 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak 2001/2002 ikasturtean taldeek erabiltzeko eskabideak aurkezteko deialdia onesten duena.

Guelbenzu Josteta Zentroaren Kudeaketa Unitateak eta Kirol Zuzendariordetzak txostena aurkeztu dute eta bertan proposatu Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak 2001/2002 ikasturtean taldeei adjudikatzeko eskabideak aurkezteko epea irekitzea. Eskabideek "Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak taldeei adjudikatzeko irizpideak" izanen dituzte arau; irizpide horiek uztailaren 15eko 432/1997 Ebazpenaren bidez onetsi ziren (1997ko irailaren 3koNafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 106 zk.).

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 204/1997 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez esleitu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Guelbenzu Josteta Zentroaren kirol eremuak 2001/2002 ikasturtean taldeei adjudikatzeko eskabideak aurkezteko deialdia onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2. Oro har, 2001eko urriaren 1etik 2002ko ekainaren 14ra arteko aldian jarduera eta lehiaketak egiteko eskabideak 2001eko abuztuaren 31 arte aurkeztu beharko dira, egun hori barne, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren Erregistroan (Arrieta kalea, 25).

Aipatu epean aurkeztu ez diren eskabideak, baimentzeko eskatzen den jarduera hasi baino 15 egun lehenago aurkeztu beharko dira, gutxienez, eta onartuko dira, baldin eta azaldu den prozedura orokorraren arabera aurkeztutako eskabideak ebatzi ondoren aukerarik badago.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutura, Zerbitzu Orokorren eta Azpiegituren Atalera, Kirol Zuzendariordetzara, Guelbenzu Josteta Zentrora, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamazazpian.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: a0107632