93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 6koa, Nafarroako Mahastigintza eta Enologi Zentroko zuzendariak emana, enologoak prestatzeko lau bekaren deialdia egiten duena.

Maiatzaren 8ko 91/1985 Foru Dekretuak Laguntza Plan bat ezarri zuen Nafarroako ardoak hobetu eta egiteko, baita enologoak prestatzeko ere. Hori horrela eta Zentro honetako gastuen aurrekontuak "Enologoak kontratatu eta prestatzeko laguntzak" izeneko kontusaila duela kontutan harturik,

EBATZI DUT:

1. 2001-2002 urteetako mahasti eta ardogintza kanpaina bitartean Enologiako teknikariak prestatzeko lau beka, gehienez, emateko lehiaketaren deialdia egitea. Lehiaketa ondoan adierazten diren arauek bideratuko dute.

2. Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte: 30 urte baino gutxiago izan eta goi edo erdi mailako tituludunak edo Lanbide Heziketakoak. Horrez gain, enologiaren arloko ezagupenak dituztela egiaztatu beharko dute.

3. Bekadunak hilabetero 90.000 pezetako soldata gordina eskuratuko du eta, horrez gain, Zentroaren ustetan beharrezko diren joan-etorriek sortutako gastuen ordainketa eskuratzeko eskubidea ere izanen du.

Deialdi honetako beka batez baliatzen denak ez du beste zernahi ordainketa edo laguntzarik eskuratzen ahal.

4. Bekaren indarraldia 2001eko abuztuaren 1etik 2002ko uztailaren 31 artekoa izanen da. Bekak luzatu daitezke beste hamabi hilabetez, betiere EVENAko zuzendariak hala eskatzen baldin badu.

5. Deialdiko bekak, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, 15 egun naturaleko epean eskatzen ahal dira.

6. Eskabide egileek Nafarroako Mahastilan eta Enologi Zentroan (EVENA), Orbaibar kalea, 34, Erriberri, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabide orria.

b) "Curriculum vitae-a", honakoak agertuko dituena: egindako ikasketak, gauzatutako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak, dakizkiten hizkuntzak, enologiako ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten merezimendu guztiak.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, ikasturte bakoitzeko ikasgai guztien kalifikazioak aipatuz, eta bereziki zein deialditan gainditu ziren, eta bai, halaber, Ebazpen honen 2. artikuluan adierazten diren egiaztapenak.

d) Dauzkan titulu eta diplomen fotokopia konpultsatua.

e) Jaiotze-agiria edo Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

7. Batzorde batek eginen du bekadunen hautaketa, eta haren kideak hauek izanen dira:

Batzordeburua: Julián Suberviola Ripa jauna, EVENAren Enologia Bulegoko arduraduna.

Idazkaria: Inmaculada Matías Angulo andrea, EVENAren Enologiako Laborategi Bulegoaren arduraduna.

Batzordekidea: María Angeles Goicoechea Baztan andrea, Enologiako laborategiko teknikaria.

Batzordeak hartzen dituen erabakiak apelaezinak izanen dira.

8. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, aurreko artikuluan aurreikusitako Batzordeak jendaurrera aterako du, 15 eguneko epean, onartutako beken zerrenda, puntuazioaren araberakoa.

9. Bekadunak hamar eguneko epean, bekaz baliatzen hasten denetik aitzina, hasi beharko du lanean. Horrela egiten ez badu, bekari behin betikoz uko egiten diola ulertuko da.

10. Emandako bekari uko egiten bazaio, EVENAko zuzendariari eman beharko zaio horren berri, hamar eguneko epean gehienez ere.

11. Bekadunek Nafarroako Mahastilan eta Enologia Zentroko instalazioetan jardunen dute, edo egin beharreko lanak eskatzen duen tokietan, eta astean, gehienez ere, 30 ordu arituko dira. Bekadunek 30 egun naturaleko oporraldia izanen dute.

12. Beka eskuratzeak berarekin dakarzkie bekadunei betebehar hauek:

a) Laguntzez baliatzen den bitartean Erriberrin edo EVENAk zehazten duen beste edozein herritan bizitzea.

b) Haien informazio eta hobekuntza teknikoari begira, EVENAk ezartzen dizkien lanak betetzea.

c) Batzordeak eskatzen dizkien eta prestakuntza jardueren jarraipenari dagozkion galdeketa guztiak onartzea.

d) EVENAk proposatzen dien gai baten inguruan, Enologiari loturik, lan monografiko bat burutzea.

e) Prestatzen diren dokumentu eta lanen jabetza intelektuala EVENArena izanen da eta hark bakarrik izanen du haiek zabaldu eta argitaratzeko eskubidea.

13. Bekadunak ez du ez lan harremanik ez administratiborik edota eskubiderik bereganatuko EVENArekiko.

14. Beken edota bekadunek egin beharreko gastu baimenduen ordainketa, indarra duen Gastu Aurrekontuaren "Enologoak prestatu eta kontratatzeko laguntzak" izeneko 73000-4700-713100 kontusailaren kargura eginen da.

15. Ebazpen hau igortzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, argitara dezaten, bai eta EVENAko Kontabilitate Zentrora ere.

Erriberrin, bi mila eta bateko ekainaren seian.-Zuzendaria, J. Joaquín Pejenaute Cervera.

Iragarkiaren kodea: A0106708