93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 18koa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "Sociedad Cooperativa Agrícola del Círculo Católico de Falces" izeneko sozietatea Fruta eta Barazki Ekoizleen entitate gisa onartzen duena, Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 11. artikuluaren arabera.

"Sociedad Cooperativa Agrícola del Círculo Católico de Falces" sozietateak, Nafarroako Foru Komunitatean jarduten duenak, Fruta eta Barazki Ekoizleen entitate gisa onartzea eskatu du, betiere Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 11. artikuluaren eta 1997ko apirilaren 30ean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak emandako Aginduaren arabera.

Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuak eginiko txostenaren arabera, entitate horien onarpenari buruzko arautegian eskatu baldintzak betetzen ditu aipatu entitateak.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Sociedad Cooperativa Agrícola del Círculo Católico de Falces" izeneko sozietatea Fruta eta Barazki Ekoizleen entitate gisa onartzea I kategoriarako (fruta eta barazkiak), Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 11. artikuluaren arabera, Batzordearen 412/97 Erregelamenduan ezarritako baldintzak betetzen baititu, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1997ko apirilaren 30ean emandako Aginduaren arabera. Beharrezkoa da baldintzak horiek betetzen segitzea, bestela, zilegi izanen baita onarpena kentzea.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 113. eta hurrengo artikuluei jarraikiz (aipatu lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiari, dagokion Erregistroan inskriba dadin, bai eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuari eta Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: a0106878