93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Domingo Aldave Barcelona. Jarduera: haragitako behien ustiategia (legeztatzea). Tokia: 4. poligonoko 101 B lurzatia, Gaindola auzoa, Doraiko borda alderdia, Luzaide.

Luzaiden, bi mila eta bateko uztailaren hiruan. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0107289