93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Deialdia, administrari laguntzaile lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Milagroko Udalak, 2001eko uztailaren 12an egin bilkuran, Milagroko Udaleko administrazio orokorreko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, oinarri hauei jarraituz:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Milagroko Udaleko administrazio orokorreko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea.

1.2. Deialdi honen arabera izendaturik gertatzen den eta 3 hilabeteko probaldia gainditzen duen izangaiak lan- kontratudun finkoaren izaera eskuratuko du.

1.3. Lanpostuak D mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren menpeko erakunde autonomoen udalez gaindiko hitzarmen kolektiboan (lan araubideko langileen gainekoan) ezarri bezala, 1996ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 4an, argitaratutako abuztuaren 14ko 1551/1996 Ebazpenari jarraikiz, eta baita hurrengo hitzarmenen ondorioz arautzen ahal diren gainerakoak ere, aipatu hitzarmen horren aplikazio epea mugatua baita.

1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.5. Horrez gain, gaindituen zerrendarekin bertze zerrenda bat osatuko da, Milagroko Udalak erabili ahal izanen duena behin-behineko langileak kontratatzeko, puntuazioaren ordena hertsian.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

Adinez nagusia eta Europako Elkarteko edozein estatutako herritarra izatea.

Gutxienez, Eskola Graduatuaren titulua nahiz Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokideren bat izatea.

Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

2.2. Probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu aurreko baldintzak, deialdi honen 7. oinarrian aipatzen den epean eta moduan, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko ditu, baita hautapen prozeduran zehar eta izendapena egiten den arte ere.

3. oinarria.-Eskabideak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Milagroko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Eskabideak I. eranskinean argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu.

3.2. Azterketa eskubideetarako diruzaintzan 2.000 pezetako tasa ordaindu izanaren ziurtagiria.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin- behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko 10 egun baliodunen barnean erreklamazioak egiten ahal dituzte eta, okerrik izanez gero, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzitakoan, udalburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean adieraziko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

1.-Mahaiburua: Jesús María Barrado Pardo, Milagroko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Santos Cerdán León, Milagroko Udaleko lehen alkateordea.

2.-Mahaikidea: Jesús Callejas Escalada, langileen ordezkari gisa.

Ordezkoa: José Antonio García Escalada, langileen ordezkari gisa.

3.-Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatu beharreko teknikari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak izendatu beharreko teknikari bat.

4.-Mahaikidea: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko teknikari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko teknikari bat.

5.-Mahaikide-idazkaria: Alfredo Hernández Oscóz, Milagroko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Juan José Iribarren Laita, Villafrancako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak baino lehen eratu beharko da, mahaiburuak deialdia eginik, eta modu baliozkoan eratu ahal izateko eta jarduteko, kideen erabateko gehiengoa bederen beharko du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen aferak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietara edo batzuetara bakarrik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horietan baino ez dute lagunduko epaimahaia.

6. oinarria.-Oposizioaren hasiera eta garapena.

6.1. Oposizioa 2001eko urriaren bigarren hamabostaldian hasiko da (Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 16. artikuluaren j letra).

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean adieraziko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.2. Oposizioko ariketak.

Oposizioak hurrengo ariketak izanen ditu:

-Lehenbiziko ariketa:

a) Teorikoa:

II. eranskineko gaiei buruzko zenbait galdera labur edo test modukoak erantzun beharko dira idatziz. Epaimahaiak zehaztuko du ariketaren iraupena, baina ez da ordubetetik gorakoa izanen.

b) Praktikoa:

b.1) Test psikoteknikoa, matematika kalkuluari buruzkoa. Matematikako zenbait buruketa ebatzi beharko dira. Ezingo da kalkulagailurik erabili.

b.2.) Bi agiri edo gehiago (ofizioak, ziurtagiriak, alkatetzaren ebazpenak, bandoak, eskutitzak, iragarkiak, eskabideak, etab.) prestatu beharko dituzte, hau da, toki entitate batean administrari laguntzaile batek prestatu ohi dituenak.

Kasu praktiko bakoitza idatziz, ahoz edo ordenagailuz azaldu ahalko du epaimahaiak. Halaber, epaimahaiak agiria makinaz, eskuz edo ordenagailuz egiteko eskatu ahalko du.

Proba honetan alderdi gramatikalak (sintaxia eta ortografia) nahiz agiriaren aurkezpena baloratuko dira, eta proba ahoz egiten bada epaimahaiak ematen dituen datuak behar bezala jasotzea.

Ariketa honetan, gehienez ere puntu hauek lortu ahalko dira: 35 puntu, a) proban; 10 puntu, b.1) proban eta 25 puntu, b.2) proban. Proba bakoitzeko, gutxienez, % 50 lortu beharko da gainditzeko.

-Bigarren ariketa:

Informatika: informatikako ezagupen oinarrizkoak (Word, Excel, Access, Internet) eta toki administrazioan duen aplikazioa, hauetan oinarrituta:

a) Galdera laburrez osatutako galdetegia bete beharko da; egin behar den unean berean banatuko da eta inprimakian berean eginen.

b) Kasu praktiko bat.

Proba horiek egiteko denbora, epaimahaiak zehaztuko du horiek hasi baino lehen.

Bigarren ariketa honetan gehienez ere 20 puntu lortu ahalko dira eta gainditzeko gutxienez 10 puntu beharko dira.

Informatikako proba Animsa elkarteko teknikariek eginen dute.

-Hirugarren ariketa:

Elkarrizketa:

Izangaiek elkarrizketa eginen dute epaimahaikoekin, egin beharreko lanaren gai orokorrez.

Hirugarren ariketan gehienez ere 10 puntu lortu ahalko dira.

Proba hau ez da baztergarria izanen.

Oposizioaren puntuazioa, guztira: 100 puntu.

6.3. Oposizioko bi ariketetako proba guztiak baztergarriak izanen dira, elkarrizketa izan ezik, eta bazterturik geldituko dira horietako bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa erdiesten ez duten oposiziogileak; hortik aitzina epaimahaiak ez dizkie proba gehiago baloratuko.

6.4. Ariketa bakoitza zuzendu eta gero, epaimahaiak, gehienez ere 5 eguneko epean, argitara emanen du Udaleko iragarki oholean proba gainditu dutenen zerrenda, erdietsi dituzten kalifikazioekin batera; era berean, aditzera emanen da oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.5. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azkeneko ariketa zuzendu ondotik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, erdietsitako puntuazio osoaren araberakoa, igorriko du Udalera; horretarako zenbatuko ditu izangai bakoitzak oposizioaldiko ariketetan erdietsitako puntuak. Zerrenda horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere igorriko du. Proposamen hori Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu udal bulegoetan:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

2.-2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen gordekina.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan adierazten duena.

4.-Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak behar bezala betetzea galarazten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duena.

5.-Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituela.

7.3. Emandako epearen barnean eta behar adina arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, interesatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta baliorik gabe geratuko dira haren jarduketa guztiak, oposizioan parte hartzeko eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

7.4. Aitzineko idatz-zatian azaldutako kasua gertatuz gero, 7.1 idatz-zatian aipatutako zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da haren hutsunea, eta izangai horrekin ere aitzineko idatz-zatietan ezarri moduan jokatuko da.

8 .oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautabidea bukaturik eta izangaiak 7.2 oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarririk, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, Milagroko Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du, administrari laguntzaile bati dagokion lanpostuan aritzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Milagroko Udaleko lan- kontratudun finko bihurtzeko eskubide guztiak galduko ditu. Horrela gertatzen bada, 7.4. atalean ezarritakoari segituko zaio.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta haien ondoriozko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiari edo sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............. adinez nagusia. N.A.N.: ..........., helbidea: ..........., karrika: ............., posta kodea: ......., telefonoa: .................

Honako hau azaltzen dut:

Milagroko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten ezgaitasunetan bakarrik ere ez dudala.

Inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez naizela diziplina espediente bidez baztertua izan eta eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez nagoela.

Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Hortaz:

Milagroko Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

2001eko .........(a)ren ........(e)an

II. ERANSKINA

Proba teorikorako gaiak

1. gaia.-Legeari eta Erregelamenduari buruzko ideia orokorrak. Udal Ordenantza eta Erregelamenduak: motak eta horiek onesteko baldintzak. Alkatetzaren bandoak.

2. gaia.-Udalerria. Kontzeptua eta elementuak. Ideia orokorra. Udal antolamenduaren aipamen berezia: beharrezko antolamendua eta osagarria. Beharrezkoak diren organoak eta horien eginkizunak.

3. gaia.-Udalerrien autonomia, ahalmenak eta eskumenak. Gutxieneko eskumen nahitaezkoei buruzko ideia orokorra; partaidetza, eskuordetza eta jarduera osagarriak.

4. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa: toki entitate motak. Udalerri elkartuari buruzko aipamen berezia: antolamendu eta funtzionamendu aldetik duen araubide berezia. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea: edukia eta egitura.

5. gaia.-Administrazio prozedura: ezaugarriak eta oinarri orokorrak. Hasiera eta sustapena. Legitimazioa. Txostenak eta alegazioak. Interesatuak. Bukaera. Ebazpena. Atzera egitea eta ukoa. Iraungitzea. Jakinarazpenak: argitalpena. Isilbide administratiboa. Betearazpena.

6. gaia.-Errekurtsoak, administraziokoak zein jurisdikziokoak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Udalen aipamena: Nafarroako egoera. Betearazpena etetea.

7. gaia.-Agiri administratiboak: ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.

8. gaia.-Nafarroako toki entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Horien gaineko ideia orokorra.

9. gaia.-Udal aurrekontuak. Haien egiturari buruzko ideia orokorra. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Aurrekontuak onetsi eta aldatzeko tramiteak.

10. gaia.-Gastuak eta ordainketak. Tramitazioa eta kontuhartzea. Dirusarreren kontrola. Gerakinen kontua. Udalen dirubilketa.

11. gaia.-Udal erroldaren gaineko ideia orokorra, hautesle-errolda, jarduera sailkatuen espedienteak, hirigintzako lizentziak eta espedienteak, oro har.

12. gaia.-Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Osoko bilkura, Gobernu Batzordea eta bestelako batzordeak. Bilkuren araubidea. Alkatetzaren ebazpenak.

13. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua). Edukia eta egitura.

14. gaia.-Kontratazioa, obra kontratuak. Esleipena eman aurretiko jarduketak. Kontratazio espedienteen motak. Esleipen moduak. Kontratazio mahaia. Kontratua gauzatzea. Kontratuaren aldaketak eta iraungipena. Bermeak.

Milagron, bi mila eta bateko uztailaren hamabian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0107520