93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arantzadiko igerileku handiaren zola berritzeko lanen lehiaketa publikorako deialdia

Alkatetzaren 2001eko uztailaren 5eko ebazpenaren bidez, lizitaziorako deia egin da, Arantzadiko igerileku handiaren zola berritzeko lanen proiektua kontratatzeko. Honako hauek dira baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: Arantzadiko igerileku handiaren zola berritzeko lanak.

Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresa sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, c kategoria; C taldea, 6. azpitaldea, c kategoria.

Aurrekontua: 75.995.586 pezeta. Argibide gisa, 456.742,689 euro.

Lanak egiteko epea: gehienez ere ehun eta berrogeita hamar egun naturaleko epean amaitu beharko dira.

Proposamenak aurkezteko epea: eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Agiri ekonomikoak irekitzeko ekitaldia jendaurrekoa izanen da, lizitazio iragarkian adierazten diren egunean eta tokian.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, Obra Bulegoan, Merkatuko kalea, 11-3.a.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................................; NANa: .......; helbidea: .................................... (gehi jakinarazpenetarako Iruñean dagokeen beste helbide bat): .........................; bere izenean ez bada, hau ordezkatuz: ........................., IFZ: ........, telefonoa: ......., faxa: ......., Arantzadiko igerileku handiaren zola berritzeko lanen esleipen, zuzendaritza eta exekuziorako proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri izanik, lan horiek osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz eta zenbateko honen truke: ............... (htzez) .............. pezeta; eta epe honetan: ....... egun natural (hitzez), berme epea hau delarik: ........ urte (hitzez).

(Eguna eta entitatearen sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0107712