93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2001eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Red Eléctrica de España, S.A. enpresari Tuterako herrilurretan goi tentsioko 400 KV.ko linea elektriko berri bat paratzeko, eraikitzen ari diren Castejongo ziklo konbinatuko zentraletan ekoiztu energia garraiatuko duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, ukitutakoek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Dokumentazioa Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Nekazaritza) kontsultatzen ahal da, jendaurreko epean.

Aditzera ematen da, interesatu orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko uztailaren bian. Jarduera Ekonomikoen zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0107305