III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L A Z T I
Alkatetzaren dekretua
Ikusirik Enrique Miranda García jaunak eta lan taldeak Olaztiko Udal Planeko S-3 sektorea urbanizatzeko prestatutako proiektua, Olaztiko Udalaren ekimenez egin baitute.
Ikusirik urbanizazio proiektu hori bat datorrela Udal Planeko zehaztapenekin.
Eta kontuan hartuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 99 eta 119. artikuluetan ezarritakoa,
Ebatzi dut:
Lehenik.-Hasiera batez onestea Enrique Miranda García jaunak eta lan taldeak Olaztiko Udal Planeko S-3 sektorea urbanizatzeko prestatu duten proiektua.
Bigarren.-Ebazpen honen iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urbanizazio proiektua jendaurrean egon dadin 15 egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarren.-Ebazpen honen iragarkia argitaratzea Nafarroan gehien hedatutako egunkarietako batean.
Egintza edo erabaki honen aurka errekurtso hauek jar
daitezke:
1. Aukeran, hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa ebazpena eman duen organoari berari zuzendua edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Sailari zuzendua, salbu eta 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, orduan Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzenduko baitzaizkio.
Olaztin, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0107302