93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

Udal Planeko U.C. 4.5 eta U.C. 4.6 unitateetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsita

Artaxoako Udalak, 2001eko ekainaren 29an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Artaxoako Udal Planeko U.C. 4.5 eta U.C. 4.6 unitateetako aldaketa puntuala, Juan Jesús Echarri Jaurrieta jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluko 2 eta 3. idatz-zatietan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan iragarki hau jarrita.

Artaxoan, bi mila eta bateko uztailaren hiruan. Jarduneko alkatea, María Dolores Berástegui Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: B0107300