93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Eguesibarren erroldatutako ikasleei ikasketak egiteko laguntzak emateko deialdia

2001eko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, oinarriak onetsi dira, Eguesibarren erroldatutako ikasleei ikasketak egiteko laguntzak emateko deialdirako.

Oinarriotan ezarritako laguntzak jaso nahi dituzten ikasleek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Eguesibarko Udalean erroldaturik egotea, gutxienez bi urte lehenagotik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean.

b) 2000/2001 ikasturtean ikasketa hauetako batean matrikulatuta egotea:

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

-Batxilergoa.

-Lanbide Heziketa, goi maila.

-Unibertsitateko diplomaturak.

-Unibertsitateko lizentziaturak.

Ikasturte osokoa izan beharko da matrikula.

c) Aita eta ama, famili unitatea osatzen badute, edo, bestela, bi haietatik ikaslearekin bizi dena Eguesibarren egonen da erroldaturik (ez du antzinatasunik erakutsi behar) eta ibarrean biziko da, benetan.

Eguesibarko Udalean aurkeztuko dira eskabideak, bulego orduetan, 2001. urteko urriaren 30a baino lehen.

Agiriak eta baldintzak: oinarrietan agertzen direnak, interesatuen eskura baitaude Eguesibarko Herriko Etxean, Egues herriko San Martin kaleko 26an.

Eguesen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0106917