93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Kostuak banatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Alkate udalburuak, 2001eko ekainaren 13an emandako ebazpenaz, hasiera batez onetsi zuen Gazolazko herrigunea urbanizatzeko proiektua egitean sortutako kostuak banatzeko proiektua. Era berean, erabaki zuen jendaurrean edukitzea 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta handik aitzina. Epe horretan, interesatuek haren edukia aztertu ahalko dute, Udalaren bulegoetara joanda, Gazolatzen baitaude, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ere.

Gazolatzen, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0106915