93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Udal Planeko S-VI Sektorearen eta UR-1 Unitateko zati baten plan partziala hasiera batez onetsirik

Alkatetzak aurtengo ekainaren 26an emandako ebazpenaz, hasiera batez onetsi zen Beriaingo Udal Planeko S-VI Sektorearen eta UR-1 Unitateko zati baten plan partziala, Grupo Inmobiliario Jesma, S.L.k aurkeztua. Jendaurrean egonen da hilabetez, indarra duen legediari jarraikiz.

Bidezkotzat jotzen diren alegazioak Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0106913