93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I A N A

Hornidura sarea, depositutik Vianako industrialdera izeneko proiektua. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2001eko ekainaren 18an egin bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea "Hornidura sarea, depositutik Vianako industrialdera" izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, okupatzea erabilera publikokoa eta premiazkoa dela aitortzea onespenarekin batera inplizituki baitaude. Aurkeztu alegazioa ere ebatzi da.

Bigarrena.-Horretarako eskumenak baititu, Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako deklarazioa, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta ondokoetan aurreikusitako ondorioak sor ditzan.

Hirugarrenik.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea, Kontzejuko iragarki oholean paratzea eta ukituei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Vianan, bi mila eta bateko ekainaren hemeretzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106870