93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udal planaren aldaketa puntuala

Ribaforadako Udalak, 2001eko ekainaren 13ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea udal planeko aldaketa puntual hau: 1.533 lurzatiko puska bat erabilera publikorako izan ordez etxebizitzetarako lurzorua izatea, eta 9. eremu homogeneoan kale berri bat irekitzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 110. artikuluak 115. artikuluaren gainean xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, bi mila eta bateko ekainaren hamabostean. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0106869