93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

170/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Zizur Nagusiko Udaleko 225 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

Zizur Nagusiko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 225 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail hori 2. poligonoko 746 lurzatiaren parte bat da.

Desafektazioaren xedea da lur horren erabilera lagatzea telekomunikazioko zenbait enpresari, 5 urterako, urteko kanon baten truke, iraupen berdineko epeetarako luzatzeko aukerarekin, telekomunikazioko estazio desberdinak gune bakar batean biltzeko, horrela guztiek elementu komunak batera izan ditzaten: sarbidea, hesia, argindarra, etab.

Zizur Nagusiko Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Zizur Nagusiko Udaleko 225 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lur hori 2. poligonoko 746. lurzatiaren parte bat da.

2. artikulua. Zizur Nagusiko Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lur horren erabilera lagatzeko telekomunikazioko zenbait enpresari, 5 urterako, urteko kanon baten truke, iraupen berdineko epeetarako luzatzeko aukerarekin, telekomunikazioko estazio desberdinak gune bakar batean biltzeko, horrela guztiek elementu komunak batera izan ditzaten: sarbidea, hesia, argindarra, etab..

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Zizur Nagusiko Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Zizur Nagusiko Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0107157