93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A G U E

Herrilurra desafektaturik

Olagueko Kontzejuak, 2001eko ekainaren 13ko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, herrilur hau hasiera batez desafektatzea erabaki zuen:

2.092 metro karratuko lur puska ba, 11. poligonoko 166. lurzatikoa, guztira 68.787 metro karratukoa baita, Oianaundi alderdian.

Desafektazioaren xedea da beste bi lurzatirekin trukea egitea. Lurzatiok, Olagueko katastroko 11. poligono 222 eta 223.ak, handiagoak dira, baina balio berekoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 140.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki hori jendaurrean egonen da hilabetez, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Olaguen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita batean. Kontzejuburua, Araceli Eleta.

Iragarkiaren kodea: A0106864