93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2000ko ekitaldi ekonomikoko kontuen onespena

Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, 2001eko apirilaren 4ko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitateko eta bere erakunde autonomoetako (Santa María Zahar Etxeko) 2000ko ekitaldiko ekonomikoko kontuen espedientea.

Espedientea interesatuen eskura egonen da hamabost egun baliodunetan. 6/1990 eta 2/1995 Foru Legeetan xedatutakoa betez, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau iragarkien oholean argitaratzen denetik, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Los Arcosen, bi mila eta bateko apirilaren hamarrean. Mankomunitateburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0106860