93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoain, Berriobeiti eta Berriozarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Behin betiko onespena, 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrari

Mankomunitateko Batzarre Orokorrak, 2001eko otsailaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra (63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko maiatzaren 23koa). Jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, aipatu aurrekontua behin betikoz onetsirik geratu da.

Horregatik guziagatik, eta 6/1990 Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da aurrekontua, ondotik ematen diren egitura eta zenbatekoak dituena:

DIRUSARRERAK:

E.L.Z.ren prezio publikoak: 1.000.000 pezeta.

Programa orokorrerako dirulaguntza: pezetak 3.600.000.

Droga-mendekotasunei aurrea hartzeko programarako dirulaguntza: 3.700.000 pezeta.

E.L.Z.rako dirulaguntza: 16.200.000 pezeta.

Udalen ekarpenak: 52.780.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 77.280.000 pezeta.

GASTUAK:

Gobernu organoak: 315.000 pezeta.

Administrazio orokorra: 9.194.000 pezeta.

Programa orokorra: 12.122.000 pezeta.

Aurrea hartzeko programa: 19.866.000 pezeta.

E.L.Z. programa: 35.683.000 pezeta.

Finantzen administrazioa: 100.000 pezeta

Gastuak, guztira: 77.280.000 pezeta.

Berriozarren, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Francisco Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: a0106858