93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Bake epailearen kargua hutsik

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernuko Sailaren erabakia betetzeko, aditzera ematen da, Buñuelgo bake epaile titularraren kargualdia iragan denez, kargu hori hutsik dagoela eta berriro izendatu behar dela.

Interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabidea aurkezten ahal dute Buñuelgo Udalean, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Ondoren Udalbatzak behar den hautaketa eginen du.

Prozeduraren nola betebehar guztien gaineko informazioa emanen da udal idazkaritzan.

Buñuelen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: a0106854