93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2001eko maiatzaren 18an eman ebazpena (9/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betetzeko.

Ikusirik kalteak ordaintzeko errekerimenduaren gaineko A/2000/206 espedientea, Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak 2001eko urtarrilaren 8ko ebazpenaren bidez irekia eta Udaltzaingoak emandako partean oinarritzen dena, bertan jasotzen baita Luis Mas Jiménez jauna gidaria izanik eta Areas-CMA aseguru etxean aseguraturik, 6222 XK 51 matrikulako ibilgailuarekin hiru zutoini, bi zuhaitzi, zintzarriari eta farola bati kalte egin zitzaiela 2000ko abenduaren 5ean. Ikusirik aginduzko entzunaldian ez dela alegaziorik aurkeztu, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 117. artikuluko 2, 3 eta 4. idatz-zatietan xedatutakoari jarraikiz, Kitoko Unsidimi jauna gertatutakoaren erantzule egitea erabaki dut, eta 833.423 pezeta (5.008,97 euro) ordaintzera behartu, balio hori eman baitzaio egindako kalteari.

Diru hori Udalaren diruzaintzan utzi beharko da ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean, hori guztia ekintza horrek ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe. Ordaintzeko epea iraganik, premiamenduko errekargua eta legezko korrituak sortuko dira.

Erabaki honetan eurotan agertzen diren kopuruak jakingarri gisa besterik ez dira ematen.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0106808