93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

168/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Izkoko Kontzejuko (Ibargoiti) 5.374 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, ondoren Nafarroako Foru Komunitatearen (Oihan Ondarea) 5.374 metro koadrorekin trukatzeko.

Izkoko Kontzejuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 5.374 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail hori "Campo del Soldado" alderdian dago eta 7. poligonoko 218. lurzati osoa hartzen du.

5.374 metro koadroko lurzati hori, Nafarroako Foru Komunitatearen (Oihan Ondarea) 5.374 metro koadrorekin trukatu nahi da, zeinak Ezporogiko katastroko 2. poligonoko 1. eta 8. lurzatien parte diren.

Desafektazioaren xedea da Traviesa T-9 izeneko altxonbidearen aldaketa, zeinak lotzen dituen Murillo el Fruto - Zaraitzu Errege altxonbidea eta Tauste - Andia Mendia Errege altxonbidea.

Izkoko Kontzejuak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Izkoko Kontzejuko (Ibargoiti) 5.374 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail hori "Campo del Soldado" alderdian dago eta 7. poligonoko 218. lurzati osoa hartzen du.

2. artikulua. Izkoko Kontzejuari baimena ematen zaio desafektatutako lur hori Nafarroako Foru Komunitatearen (Oihan Ondarea) 5.374 metro koadrorekin trukatzeko, zeinak Ezporogiko katastroko 2. poligonoko 1. eta 8. lurzatien parte diren.

Desafektazioaren xedea da Traviesa T-9 izeneko altxonbidearen aldaketa da, zeinak lotzen dituen Murillo el Fruto - Zaraitzu Errege altxonbidea eta Tauste - Andia Mendia Errege altxonbidea.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Izkoko Kontzejuak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Izkoko Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko kartografia ofizialean adierazi. Halaber, aldaketaren berri emanen die Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0107155