93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

181/2001 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Iruñeko (Nafarroa) Santo Domingo komentuko elizako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen duena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 21ean eman 115/1999 Foru Aginduaren bidez, Iruñeko (Nafarroa) Santo Domingo komentuko elizako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Foru Agindu berean espedientea jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea jarri zen. Ez zen alegaziorik bat ere aurkeztu epe horretan.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeak aldeko irizpena eman du erretaula Interes Kulturaleko Ondasun deklaratua izan dadin.

Interes Kulturaleko Ondasunak deklaratzeari buruzko urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek deklaratuko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko uztailaren biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Iruñeko (Nafarroa) Santo Domingo komentuko elizako erretaula nagusia Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea.

Foru Dekretu honen xede den ondasunaren azalpen osagarria deklarazio espedienteko dokumentazioan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0107652