89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Hiritar Babespen alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpena, ondoren adierazten dena, ezin izan denez jakinarazi, argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaletxeko ediktu oholean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean xedatutakoari jarraituz:

"Esteban Fernando Arratíbel jaunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu du ibilgailua eremu publikoan konpontzeagatik ezarri zitzaion zehapenaren aurka (RPC 27-2-2001 34/PC), eremu publikoa zikindu zuelako. Espediente administratiboa eta txosten juridikoa ikusita, errekurtsoa ezestea erabaki dut, salatutako arau-haustea 30/1992 Legearen 137.7 artikuluan jasoa baitago".

Aipatutako ebazpenaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105826