89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Albiente izateko lanpostu bat betetzeko deialdia. Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren ebazpena: albiente izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartutakoen behin- behineko zerrenda argitaratu ondoren, ez da haren gaineko alegaziorik ez eta dokumentazio gehiagorik jaso.

Onartuen zerrenda: ebatzi dut honako hau dela albiente izateko lanpostuaren deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda.

Onartuak:

GALLEGO ALBA, GABRIEL

GARCIA BARRANTES, JOSE JONATAN

BENAVENTE ROPERO, LOURDES

REMIREZ MORENTIN, JOSE ANTONIO

ANGOS JASO, JESUS MARIA

FERNANDEZ LLANOS, ARANZAZU

ALCALDE ECHARRI, MARIAN

FCO. JAVIER GALARZA RON

Baztertuak: inor ez.

Hautaprobak: ebatzi dut lehenengo proba 2001eko uztailaren 27an eginen dela, goizeko bederatzietan, Azkoiengo Udalaren Herriko Etxean (Plaza Principal) eta orduan emanen dela ondorengo ariketen egutegia.

Izangaiek NANa aldean dutela eta ariketa fisikoak egiteko arropa egokiarekin joan beharko dute.

Egun berean proba hauek eginen dira: lehen ariketa (teoriko-praktikoa), bigarrena eta laugarrena.

Akatsen zuzenketa: onartutako izangaien behin-behineko zerrendaren arabera bi ziren deialdiko lanpostuak, baina lanpostu bakarra dago berez.

Aditzera ematen da, albiente izateko bi lanpostu betetzeko Udalak onetsitako deialdiaren 4.3 eta 6.1 oinarriak betetzeko.

Azkoienen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0107449