89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Gobernu Batzordeak, 2001eko maiatzaren 9ko bilkura

arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau zuen:

Ikusirik URM-12 unitateko 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31. lurzatien barne lerrokadura aldatzeko María José Andueza Ruiz andreak 2001eko azaroaren 25ean aurkeztu duen xehetasun azterlana, 744 zenbakiko sarrera zuena.

Ikusirik Udaleko zerbitzu teknikoen 2001eko maiatzaren 2ko txostena,

Erabaki da:

1. URM-12 unitateko 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31. lurzatietarako María José Andueza Ruiz andreak aurkeztu duen xehetasun azterlana hasiera batean onestea.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Hasiera batean onesteko erabakia Udalaren iragarki oholean eta "Diario de Navarra" eta "Diario de Noticias" egunkarietan argitaratzea.

4. Halaber, erabakia xehetasun azterlana osatzen duten lurzatien gainerako jabeei bidaliko zaie, behin betiko onespena baino lehen harekiko adostasuna ager dezaten. Kontrako adierazpenik idatziz aurkezten ez bada, Udalak ulertuko du xehetasun azterlanaren aldekoa dela.

Hau tramite egintza bat denez, ez zaio administrazio bidetik errekurtsorik paratzen ahal.

Tafallan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0105915