89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Doneztebeko Udal Planeko 3. banaketa eremuko 6. sektoreko exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua eta jarduketa oinarriak behin-betikoz onestea

Doneztebeko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoa bildurik:

"Apirilaren 2an, 2001eko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 3. banaketa eremuko 6. sektoreko exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuen proiektuei eta jarduketa oinarriei emandako hasierako onespena, eta espediente hori jendaurrean paratu zen.

Jendaurreko epeak iraun duen bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik horren gainean emandako txostenak, eta 10/94 Foru Legearen 156. artikuluan agindutakoari eta Hirigintzako Batzordeak 2001eko maiatzaren 22an eman irizpenari jarraikiz, Udalbatzak, bertan zirenak (zazpi) boz batez egonda,

Erabaki du:

1. 3. banaketa eremuko 6. sektoreko exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutu proiektua eta jarduketa oinarriak behin-betikoz onestea.

2. Ukitutako jabeei oroitaraztea estatutuak behin-betikoz onetsita, bertzerik gabe sartuko direla denak konpentsazio sisteman, eta hemendik aitzina jarduneko batzordearen eta administrazioaren erabakiei loturik geratuko direla.

3. Jabeei gehienez ere hiru hilabeteko epea ematea konpentsazio batzordea eratzeko eskritura publikoaren bitartez.

4. Javier Elizalde Colau jaun zinegotzia batzordean ariko den administrazioaren ordezkari izendatzea.

5. Erabaki hau ukitutako jabeei beraiei jakinaraztea.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Honen berri ematen dizut jakin dezazun eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa paratzen ahal dela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, edo bertzenaz, aldez aurretik eta nahi izanez gero:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Donezteben, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bortzean. Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: A0105914