89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Z-1 jarduketa unitatearen xehetasun azterlana. (Klinika Unibertsitarioa handitzea). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2001eko maiatzaren 28an, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik José Luis Pascual Plaza jaunak Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz tramitatzeko aurkeztu duen agiria:

Ebatzi dut:

1.-U.I.XXII-Nafarroako Unibertsitateko campuseko Z-1 jarduketa unitatearen xehetasun azterlana (Klinika Unibertsitarioa handitzea) hasiera batean onestea.

2.-Xehetasun azterlana behin betikoz onetsi aitzin, agiriaren testu bategina aurkeztu beharko da, eta hartan jendaurrean egotetik etor daitezkeen aldaketez gain, kontu hauek zuzendu behar dira:

-Gaur egun tramitatze bidean dagoen Z-2 unitatearen xehetasun azterlana behin betikoz onetsi bada (hasiera batean onetsi baitzen 2001eko maiatzaren 16an), hartatik heldu diren datuak sartuko dira 1. planoko "Gaur egungo egoera" izenburuko laukian, eguneratze data ere aldaturik.

-2., 3. eta 4. planoetan Z-1 uniteko hasierako egoeraz, bilkaeraz eta gaur egungo egoeraz agertzen den laukiaz, unitateko azken jarduketen datatako (C.I.M.A., zerbitzu unibertsitarioen eraikina eta erabilera anitzetako eraikina) 2001eko apirilaren 5a agertu behar du, hori baita Z-1 unitatearen aurreko xehetasun azterlaren behin betiko onespenekoa.

-3. eta 4. planoetako lauki beretan proposatzen den jarduketa berriaren datuak osatu behar dira, izan ere eraikigarritasunaren eta plantako okupazioren gaineko datuak falta dira klinika handitzeari dagokionez, handitzea egin ondotik eskura izanen diren eraikigarritasuna eta okupazioa lortzeko horiek deskontatzen baitzaizkio.

3.-Erabakiaren berri ematea ukitutakoei, eta espedientea hamabortz egun baliodunean jendaurrean edukitzea, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi, halaber, hemengo egunkarietan".

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105911