89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita.

Milagroko Udalak, 2001eko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, beharrezko gehiengoarekin eta bertaratu guztiak ados jarrita, honakoa erabaki zuen:

4. Hasiera batez onestea, José Luis Manzanares Ruiz jaunaren eskariz, arau subsidiarioetako unitate hauen xehetasun azterlana: UAR-34.2, UAR-34.3, UAR-34.4, UAR- 34.5, UAR-34.6 eta UAR-34.7.

José Luis Manzanares Ruiz jaunak arau subsidiarioetako UAR-34.2, UAR-34.3, UAR-34.4, UAR-34.5, UAR-34.6 eta UAR- 34.7. unitateen xehetasun azterlana aurkeztu du. Azterlanaren helburua da unitate horien lerrokadura berriak zehaztea, antolaketa hobea lortzearren. Horretarako unitate bakoitzean lurzati bakarra egonen da eta jabe bakarra izanen du. Salbuespena lurzati bat baino gehiago biltzen dituen UAR-34.1 unitatea izanen da, horretan indarrean jarraituko baitu egungo araudiak.

Hirigintzako Zerbitzu Teknikoek luzatutako adostasun txostena badago.

Ondorioz, aho batez onetsi da José Luis Manzanares Ruiz jaunak, Arista Arquitectosek prestatu proiektuari jarraituz, aurkeztutako xehetasun azterlana.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, aldez aurretik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuta, herritarrek eta interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Milagron, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0105908