89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R A Ñ E T A

2001eko aurrekontua hasiera batez onetsita

Irañetako Udalak, 2001eko maiatzaren 23an egin bilkura berezian, legeak eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zituen 2001eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Irañetan, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: A0105905