89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

449/2001 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Iruñerriko Ibai Parkea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak apirilaren 9an emandako 207/2001 Ebazpenaren bidez, "Iruñerriko Ibai Parkea" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zitzaion. Bidenabar, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu ziren hamabost egunez.

Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak ekainaren 25ean emandako 402/2001 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua behin betikoz onetsi eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren.

Nafarroako Gobernuak, uztailaren 2ko 179/2001 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen "Iruñerriko Ibai Parkea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Esteribar, Uharte, Eguesibar, Ezkabarte, Atarrabia, Burlata, Iruñea eta Zizur Nagusiko Udaletako alkateei dei egitea, 2001eko abuztuaren 6, 7, 8, 9, 10, 13, 14, 16 eta 17an Udaletxe horietan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Esteribar, Uharte, Eguesibar, Ezkabarte, Atarrabia, Burlata, Iruñea eta Zizur Nagusiko Udaletxeetako iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide jakinik gabea denean.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan.-Zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

TITULAR EZEZAGUNAK EDO HELBIDE JAKINIK GABEAK

HITZ- FINKAREN POLIGONO LURZATI

2001eko abuztuaren 6a. Tokia: Esteribarko udaletxea

9'00 IR-01 EZEZAGUNAK 4 169

9'00 ZA-36 EZEZAGUNAK 3 314

2001eko abuztuaren 14a. Tokia: Eguesibarko udaletxea

9'00 OZ-1 EZEZAGUNAK 14 358

2001eko abuztuaren 16a. Tokia: Iruñeko udaletxea

9'00 PA-02 EZEZAGUNAK 3 1.230

Iragarkiaren kodea: A0107332