79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Oihan aprobetxamendua

Murietako Udalak, 2001eko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea erabaki zuen, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

2.515 makal, 2.238 metro kubiko zur egiten dutenak, 22.027.090 pezetatan.

Enkantea Murietako Udaletxean eginen da, 2001eko uztailaren 28an, arratsaldeko ordu batean.

Baldintzak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai.

Murietan, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Alkatea, Jesús Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: A0106397