79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Aldaketa puntuala Udal Planari

Murietako Udalak, 2001eko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batez onestea Murietako Udal Planari eginiko aldaketa puntualaren espedientea, UA 4, UA 5 eta UA 6 unitateei dagokiena eta Promociones Zulatia S.L.k sustatu duena.

Hasiera batez onestea Murietako Udal Planari eginiko aldaketa puntualaren espedientea, PCU 13 unitateari eta 11 Sistema Orokorrari dagokiena eta Murietako Udalak sustatu duena.

Espedienteak, biak, jendaurrean egonen dira hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Murietan, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: A0106396