79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Arau-hausteen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 0/369. Jabea: Contreras Echaide, Antonio. Matrikula: NA-9209-M. Arau-haustearen tokia: Etxaburua. Eguna: 2000ko abuztuaren 31. Ordua: 3,50. Zenbatekoa: 75.000 pezeta. Arau-haustea: BSL 009.2, ZEO 003.1.

Hamabortz egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki iruditzen zaizkien frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egunetan, isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko da, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazteko. Identifikatzeari uko eginez gero, indarra duen Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daiteke.

Berriozarren, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0105741