79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Untzitibarko Zenborain II aldeko lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onesten dituena.

Aditzera ematen zaie Untzitibarko Zenborain II aldeko lurzati berrantolamenduan interesaturik dauden guztiei, haren onura publikoa uztailaren 19ko 259/1999 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak 2001ko maiatzaren 21ean eman Ebazpenaren bitartez aipatu lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onetsi direla, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 18/1994 Foru Legeak 29. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz.

Behin betiko oinarri horiek jendaurrean egonen dira, Zenboraingo Kontzejuan, hilabetez, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Behin betiko oinarri horiek osatzen dituzten agiriak, interesatuek aztertu ahal izanen dituztenak, hauexek dira: jabeen zerrenda, laborarien zerrenda, karga eta beste zama juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, inguruko lurzatiak, bazter utzitako lurzatiak, herrilurren mugaketaren akta, alde hau osatzen duten lau poligonoen planoa eta eranskin bat, behin- behineko oinarrien kontra aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpena biltzen duena.

Behin betiko oinarrien kontra, lurzatien berrantolamenduan interesatuak daudenek gora jotzeko helegitea paratzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1) aurkeztuko dira. Jakinarazpen ondorioetarako, helbide bat adierazi beharko da.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A0105600