79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

796/2001 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Nafarroako Ospitaleko Kirurgia zerbitzu batzuetarako tresneria erosteko gastua baimendu (5/2001 lehiaketa) eta kontratazio espedienteari hasiera ematen dio.

Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Ospitaleko Kirurgia zerbitzu batzuetarako tresneria erosteko (5/2001 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko Kirurgia zerbitzu batzuetarako tresneria erostea (5/2001 lehiaketa).

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, tramitazio arrunta.

Lizitazio prezioa: 10.758.072 (hamar milioi zazpiehun eta berrogeita hemezortzi mila hirurogeita bi) pezeta, 64.657,31 euro, BEZa barne.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

Proposamenak aurkeztea: 2001eko uztailaren 26a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, behea).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: abuztuaren 29an Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan, 12.etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), eta Nafarroako Ospitaleko 948-422105 telefonoan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan.-Osasun- bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0106381