79. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko ekainaren 13koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Doneztebeko osasun eskualde oinarrizkoa informatizatzeko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez adjudikatzeko espedientea onesten duena.

Osasuneko Sistemen Arazoetarako Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Doneztebeko osasun eskualde oinarrizkoa informatizatzeko lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Doneztebeko osasun eskualde oinarrizkoa informatizatzeko lanak eginen dituen enpresa hautatzea (2001/82 espedientea).

-Izapidaketa: arrunta.

-Adjudikatzeko prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 8.000.000 pezeta.

-Burutzeko epea: 2001eko abenduaren 31 arte.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko uztailaren 26a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

-Klausulen pleguak: Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusian (Karlos III.a etorbidea, 2, behea, Iruña), bulegoko ordu eta egun baliodunetan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2001eko abuztuaren 9ko 10:00etan, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamahiruan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0106303