78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

151/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, Tomás Rodríguez Garraza jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Langileen Hautapen eta Igoerarako atalburu izendatzen duena, bitarteko gisa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hamaikako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Tomás Rodríguez Garraza jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Lanbiderako Langileen Hautapen eta Igoerarako atalburu izendatzea, bitarteko gisa.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0106545