78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Hirigintza hitzarmenaren hasierako onespena

Doneztebeko Udalaren eta Explotaciones Forestales Aparán, S.L.en arteko hirigintza hitzarmena negoziatu eta sinatu delarik, egungo Udal Planeko 10. sektoreko 4. banaketa eremuaren jabea baita, Alkatetzaren 2001eko ekainaren 4ko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi da aipatu hitzarmena

Hitzarmenaren xedea da Udalari aprobetxamendutik dagokion ehuneko hamar, lurrez ez baizik diruz ematea, gehi Udalak obra zibilari egin behar dion ekarpena gaur egungo goiko linea lurperatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluan xedatutakoa betez.

Donezteben, bi mila eta bateko ekainaren bortzean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106315