III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A I E S A
Laborantzarako lurzatien enkantea
Enkantearen prozedura: ahozko posturen bidez.
Enkanteko lotea: 500 erregu, Kontzejuaren herrilurra osatzen dutenak, orain arte herritarrek landu baitituzte.
Tasazio prezioa erregu bakoitzeko: 3.250 pezeta.
Errentamenduaren iraupena: bortz urte.
Fidantza: 32.500 pezeta.
Lehen enkantearen data: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egunean, eta hura jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean, arratseko bederatzietan.
Bigarren eta hirugarren enkanteak: aurrekoa hutsik gelditzen bada, lehenbizikoa egin eta hamar minutura, ehuneko hamar merkeago, eta hamar minutu geroago, ehuneko hogei merkeago.
Baldintzak ikusgai daude, Kontzejuburutzan eta iragarki oholean. Harremanetarako telefonoak: 948700914, 948733157 eta 948733050.
Aiesan, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Kontzejuburua, Yolanda Egea.
Iragarkiaren kodea: A0106104