78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

150/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, Ana Paula Huarte Esparza andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Administrazio Agiritegiaren atalburu izendatzen duena, bitarteko gisa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hamaikako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ana Paula Huarte Esparza andrea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Administrazio Agiritegiaren atalburu izendatzea, bitarteko gisa.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0106544