78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A B A R

Herrilurraren desafektazioa

Tabarko Kontzejuak, 2001eko apirilaren 16an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Aho batez, hau da, legeak eskatzen duen gehiengoa bildurik, hasiera batez onestea Tabarko (Urraulbeiti) Kontzejuko herrilurretako 909 metro karraturen desafektazioa, Tabarko 4. poligonoko 186. lurzatian, ondoren truke egiteko Eulogio Ardanaz Iribarren jaunaren jabetzakoak diren hirilurzoruko 101 metro karraturekin, Tabarko 4. poligonoko 41-A lurzatian. Desafektazioaren helburua da kale publikoa zabaltzea, Tabarren".

Aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Tabarren (Urraulbeiti), bi mila eta bateko apirilaren hamaseian. Kontzejuburua, José Ignacio Beorlegui Egea.

Iragarkiaren kodea: A0104930