78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

353/2001 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, San Isidro del Pinarko Kontzejuaren iraungipen espedientea jendaurrean paratzen duena.

Kasedako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio San Isidro del Pinarko Kontzejua toki entitate gisa iraungitzeko espedientearen tramitazioa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letran ezarritakoaren arabera. Honekin batera, 2001eko otsailaren 27an Udalak xede horretarako hartutako erabakia eta Kontzejuko bizilagunik gehienen izenpeak, Nafarroako Gobernuari Kontzejua iraungi eta Kasedako Udalera pasatzeko eskatzen diote nak, erantsi dira.

Espedientea izapidaturik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84 eta 86. artikuluetan xedatutakoaren arabera, bidezko da Kasedako Udalari eta San Isidro del Pinarko Kontzejuari entzutea ematea, eta Kontzejuaren iraungipen espedientea jendaurrean paratzea hilabete batez.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8ko 407/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. San Isidro del Pinarko Kontzejuaren iraungipen espedientean Kasedako Udalari eta Kontzejuari berari hilabete batez entzutea ematea eta espedientea epe berean jendaurrean paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, edozein pertsona fisiko edo juridikok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak egin ahal ditzan.

2. Foru Agindu honen berri Kasedako Udalari eta San Isidro del Pinarko Kontzejuari ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Juan Frommknecht Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A0105601