78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

446/2000 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetarako Ingurunearen Ezagutzaren arloko proiektu editoriala, Edebé argitaletxearena, baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautzen du erregimen orokorreko ikasketetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloetarako Ingurunearen Ezagutzaren arloko proiektu editoriala, Edebé argitaletxearena, baimendu eta dagozkien curriculum materialak ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren Ataleko Ikasliburu eta Materialen Unitatera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Edebé argitaletxera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0105692