78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

445/2001 EBAZPENA, maitzaren 22koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "Ikastetxeetako zuzendaritza" ikastarorako deialdia onesten duena.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak proposatu du 2001eko irailetik 2001eko abendura arte Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroan eginen den "Ikastetxeetako zuzendaritza" ikastarorako deialdiari baimena eman dakion.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman 398/1996 Foru Aginduaren bitartez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakasleen Prestakuntzarako 2001/2002 Planean sartuta dagoen "Ikastetxeetako zuzendaritza" ikastaroaren deialdia eta haren oinarriak onestea.

2. Oinarri horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta Eranskinak igortzea Hezkuntza zuzendari nagusiari, Giza Baliabideen, Pedagogi Berrikuntzako, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako eta Euskara Zerbitzuetako zuzendariei eta Irakasleen Hobekuntzako Atalera eta Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

"IKASTETXEETAKO ZUZENDARITZA" IKASTAROKO DEIALDIA

2001/2002 ikasturtea

O I N A R R I A K

Lehena.-Ikastetxeetako zuzendaritza karguetan aritzeko kreditaziorako beharrezkoa den prestakuntza berariazkoa lortzeko ikastarorako deialdia egin da. Ikastaroan parte har dezakete Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako irakasleen artetik, aipatu zuzendaritza postu hori eskuratzeko gaitasun profesionala lortu nahi dutenek.

Ikastaroaren helburuak eta hori egiteko egutegia deialdi honetako I. eranskinean daude.

Bigarrena.-Deialdi honetan parte hartu ahal izateko ondoko beharkizun hau bete beharko da:

Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe publikoen sarean destinoa duen Nafarroako Gobernuko irakasle funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa izatea.

Hirugarrena.-Partehartzaileak gutxienez 25 (hogeita bost) eta gehienez ere 50 (berrogeita hamar) izanen dira.

Laugarrena.-Eskaera egiten duten irakasleek ondoko dokumentazio hau bete beharko dute:

a) Irakasleen Prestakuntzarako Planak 2000/2001 ikasturterako dakarren Prestakuntza Jardueretarako izena emateko fitxa.

b) Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria, zuzendariak ontzat emana, hautapen irizpideetan ageri diren beharkizunak betetzen dituela frogatuko duena.

c) Agiri hauek 2001eko ekainaren 30a baino lehenago aurkeztuko dira bakoitzari dagokion Irakasleentzako Laguntza Zentroan.

Bosgarrena.-Ikastaroan parte hartuko duten irakasleak batzorde batek hautatuko ditu, izena emateko epea bukatu eta hurrengo bost egunetan. Batzordekideak hauexek izanen dira:

-Irakasleen Prestakuntzako atalburua edo hori ordezkatuko duena.

-Irakasleen Prestakuntzarako Unitate teknikoko burua.

-I.L.Z. bateko zuzendaria.

Seigarrena.-Hautapena egiteko, Batzordeak honako ezaugarriak lehenetsiko ditu:

1. 2001/2002 ikasturtean zuzendaria hautatzeko prozesua eginen duen ikastetxe batean behin betiko destinoa izatea.

2. Gaur egun, ikastetxe bateko zuzendaritza taldeko kide izatea.

3. Ikastetxeen tamaina: ikastetxeko ikasle kopuruaren araberako lehentasuna.

Ikastetxe bakoitzeko, gehienez ere, bi irakasle onartuko dira.

Zazpigarrena.-Irakasleentzako Laguntza Zentroak eskatzaile bakoitzari jakinaraziko dio ikastaroan onartua ala baztertua dagoen.

Zortzigarrena.-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak ikastaroari dagokion ziurtagiria emanen die irakasle partehartzaileei, gutxienez bertan egon beharreko orduen % 90era agertu badira. Ikastaroak 65 eskola ordu izanen ditu, gehi beste 15 ordu lan praktiko bat egiteko.

Bederatzigarrena.-Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak ebazpen hau aplikatu eta garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarraibideak emanen ditu.

I. ERANSKINA

Ikastaroaren helburu orokorrak

-Zuzendaritza lanetan aritzeko beharrezkoa den prestakuntza berariazkoa ematea.

-Ikastetxe bakoitzaren errealitatearen ezagutza eta haren ebaluazioa ahalbidetzea.

-Hobetzeko planak sustatzea.

Edukiak eta aurreikusitako egutegia

1.-"Gestión de Centros Educativos". Irailaren 17an. Hizlaria: Joaquín Gairín jauna (8 ordu).

2.-"Sistema educativo de Navarra". Irailaren 19 eta 20an. Hizlariak: Andrés Jiménez eta antonio Marticorena jaunak (8 ordu).

3.-"Modelos de organización de Centros Educativos". Irailaren 25, 26 eta 27an. Hizlaria: Enrique Intxausti jauna (9 ordu).

4.-"Las relaciones humanas en el centro". Urriaren 5, 6, 26 eta 27an. Hizlaria: Albert Serrat (16 ordu).

5.-"La evaluación de Centros Educativos. Proyecto de dirección". Azaroaren 9 eta 10ean eta 16 eta 17an. Hizlaria: Avelino Sarasúa. (16 ordu).

6.-Lan praktikoa: orientabideak. Azaroaren 21ean. Eztabaida: abenduaren 15ean. Hizlaria: Luis Carlos Díaz Barcos jauna. (8 ordu).

Iragarkiaren kodea: A0105691