78. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

529/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Santsol-Cabredo NA-7200 errepideko zoladura egokitze eta sendotzea, 0+000 k.p.tik 13+200 k.p.ra bitarte" izeneko obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Santsol-Cabredo NA-7200 errepideko zoladura egokitze eta sendotzea, 0+000 k.p.tik 13+200 k.p.ra bitarte" izeneko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: aipatu obrak egitea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Kontrataren aurrekontua: 260.946.475 pezeta (1.568.319,90 euro).

-Egiteko epea: 9 hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4 azpitaldea, e) kategoria.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko uztailaren 30a arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948-423624 telefonora, edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean kontsultatu.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2001eko abuztuaren 9an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hamahiruan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........ J/A, adinez nagusia, ....... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Santsol-Cabredo NA-7200 errepideko zoladura egokitze eta sendotzea, 0+000 k.p.tik 13+200 k.p.ra bitarte" izeneko obrak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki segituz eta ......... pezetaren truke ........ (zenbakiz).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0106623