77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Udalaren hilerrirako errauskailu pirolitikoa lehiaketa publikoaren bidez erosteko eta instalatzeko kontratazioa

Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko ekainaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen onestea herriko hilerrirako errauskailu pirolitikoa lehiaketa publikoaren bidez erosteko eta instalatzeko kontratazioaren espedientea. Oinarrizko aurrekontua edo lizitazioaren gehienekoa zazpi milioi eta bostehun mila (7.500.000) pezetakoa da (45.075,91 euro).

Behin-behineko fidantza: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) pezeta (901,52 euro).

Errauskailua instalatzeko epea: 3 hilabete, esleipenetik hasita.

Eskaintza edo proposamenak aurkeztea: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita sei egun naturaletan, jendearendako orduetan (goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bat eta erdiak arte).

Baldintzen plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zerbitzuan (Díaz Bravo kalea, 26).

Tuteran, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106401