77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROKIETA-ERBITI

Oihan-enkantea

Orokieta-Erbitiko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-Loiaundi eta Erpegi alderdietan, batetik, 528 pago, 1.013 metro kubiko zur eta 101 metro kubiko egur egiten dutenak, 14.283.000 pezetatan, eta, bestetik, 1.779 pinu, 585 metro kubiko zur egiten dutenak, 1.953.900 pezetatan. Beraz, lizitazioaren prezioa, guztira, 16.236.900 pezetakoa da.

Proposamenekin batera aurkeztu beharko dira: lizitazioaren hasierako prezioaren ehuneko 2 behin-behineko fidantzatako utzi izanaren egiaztagiria eta Enpresaren Sailkapen Agiria, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua. Kontzejuko alkatetzan aurkeztuko dira, aurtengo abuztuaren hiruko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak Orokietako Kontzeju Etxean irekiko dira, aurtengo abuztuaren 4an, larunbatean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza fakultatiboak eta ekonomiko-administratiboak Kontzejuko alkatetzan daude ikusgai eta eskaintzak ireki aurretik irakurriko dira.

Orokietan, bi mila eta bateko ekainaren hamabian. Kontzejuko burua, Santiago Echeverría Muguruza.

Iragarkiaren kodea: A0106400