77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Oihan enkantea

Kintoko Mankomunitateak, behar den bezala baimendurik, ondoko oihan aprobetxamenduak esleitu behar ditu plegu itxiaren bidezko prozedura bidez:

1. lotea.-Lizartxipi eremuan, 471 pagoz osatua, 1.067,38 metro kubiko zur eta 172,1 metro kubiko egur egiten dutenak. Oinarrizko prezioa: 19.316.076 pezeta.

2. lotea.-Odiego eremuan, 593 pagoz osatua, 1.065 metro kubiko zur eta 184 metro kubiko egur egiten dutenak. Oinarrizko prezioa: 15.020.400 pezeta.

3. lotea.-Lizartxipi eremuan, 868 pagoz osatua, 340 metro kubiko zur eta 314 metro kubiko egur egiten dutenak. Oinarrizko prezioa: 2.848.400 pezeta.

Proposamenak Erroibarko Udaletxeko idazkaritzan (Frantziako errepidea, z.g. - Lintzoain - Nafarroa) aurkeztuko dira, honako iragarkia argitaratzen denetik hamahirugarren eguneko 13:00ak baino lehen. Proposamenak plegu bakarrean aurkeztuko dira eta horren barne bi kartazal sartu beharko dira:

1. kartazala: enpresaren sailkapen agiria, NANaren kopia eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren agiria.

2. kartazala: erantsitako ereduaren araberako proposamen ekonomikoa.

Baldintza plegua Erroibarko Udaletxeko idazkaritzan egonen da interesdunen eskura.

Enkantea egun berean eginen da, ordu bat eta erdietan.

Erron, bi mila eta bateko ekainaren zazpian. Mankomunitateko burua, Francisco Almirantearena Juango.

PROPOSAMEN EREDUA

.................... J/A-k, adinez nagusia, .......... NAN zenbakidunak, helbidea ................ (herria, karrika eta probintzia), ........... telefonoa dituenak, Kintoko Mankomunitateak oihan aprobetxamendu bat esleitzeko enkantea eginen duela jakinik, .............. pagoz osatua, ......... metro kubiko zur eta ........ metro kubiko egur egiten dutenak, eta esleipena arautzen duten baldintzak ezagutu eta onartuz, errandako aprobetxamenduaren truke ............... pezeta (hizkiz eta zenbakiz) ........... eskaintzen ditu.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0106306